XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URDIÑARBE

Mûsikaren egûna

Maiatzaren 16 eta 17an

Aurten hiru garren aldikotz, Urdiñarbeko Bil Xokua elkarteak antolatzen dû Mûsikaren Egûna, maiatzaren 16 eta 17an.

Bil Xokua, 1991ean bere lanen hobeki egiteko hartû dû etxe bat eta haren bidez egingei hanitx betetzen dûtû orai: mus txapelgoa, haurrentzat animazione eta beste...

Bestalde, Eûskal Kûltûrari lotûrik dûen gaûza zonbait hasi dûtû ere Bil Xokua-k, hala nola orai Urdiñarben baden dantza eskola bat, 30 haurrekin, bai eta ere kantore zahar ikasten ari den talde bat.

Gaûza horien ororen ontsa eramaiteko, Bil Xokuak urte gûziez antolatzen dû Mûsikaren Egûna, aurten berezia zeren mezperatik hasiko beit da.

Igaran urtean eta aintzinekoan besta horrek arrakasta handia ûken zûen.

Aurten ere Urdinarben kantari ezagunak eta hasi berriak agertûko dira, edozoin sailetan, rock, folk edo jazzean.

Urte oroz, geroago eta haboro kantari eta soinû egile agertû nahi dira besta hortan.

Aurtengo Mûsikaren Egûna hasiko da maiatzaren 16etik, gaûko 9 et'erdietan gaûko entzun ikus batekin Urdinarbeko eliza zûbûan, zointan erakutsirik izanen diren Eûskal Herriko jauntsi xaharrak, 300 bat nonbait.

Dantzari andana bat ere agertûko da Sû azia eta EDB-k antolatzen dûen gaûaldi hortan, Maulen igaranen den Dantzari Egûna kari maiatzaren 24ean.

Igante goizanko erakusketa, margolari erakusketa bat izanen de, gehienak Xûberotarrak.

Bestalde argazki erakusketa EDB Bizkaia eta Sû Azia elkarteek antolatûrik da eta agertarazten dûtû lehenagoko Eûskal jauntziak bai eta pastoral eta maskarada xaharrak.

Besta hortan Bil Xokua-k txerkatzen dû harreman sorraraztea kantari eta soinû egile ezagûn edo hasi berrien artean, bai eta ere behazaleekin, sosai pentsatû gabe.

Sartzea dohainik da Mûsikaren egûn hortan.

Zûetan kontatzen dûgû, algarrekilan egin dezagûn besta hortaz egûnaldi handi bat.

Bil Xokua